Hilabete egin dute greban lorezainek, abuztuaren 1etik “erantzunik gabe”

0
386

Lorezain profesionalek salatu dute “ez dugula Udalaren eta Prezeroren aldetik erantzunik jaso”. Berretsi dute grebari eutsiko diotela.

Prezeroko langileek, Udalarentzat lorezaintza publikoaz arduratzen direnak, uztailaren 18an ekin zioten grebari.

Euren bi aldarrikapen nagusiak ondorengoak dira: “KPIaren igoera eta akordioa aplikagarria izatea pleguak onartu aurretik, hau da, sinatu ahal izatea iraila baino lehen”.

Lorezain profesionalek abuztuan astelehenetik ostiralera egunero bilkurak egiten dituzte, eta iragarri dute mobilizazioekin eta grebarekin jarraituko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen