9 IRUZKIN

  1. Eitbko zuzendaria arrasatearra da. Ez dakit diagnostiko horrekin ados egongo den. Agian erantzungo dizu…

  2. ETB1-k gaur egun lotsa emoten dauenik ez dot uste inork zalantzan jarriko dauenik, penagarria da!!! Eta itxialdi garai hontan eskaini izan dauzen aspaldiko kirol emisio horrek. . . Konfetsaturik harrapatu gaitzala!!!

    • Ba nik gustora asko ikusi ditut aspaldiko kirol emanaldiak,egia esateko disfrutatu egin dut,kirola diruaren baitan mugitzen ez zeneko garai zoragarri haiek!

      • ETB1eko kirol emanaldiak oso onak izan dira beti. Baina iada ez dugu ligarik, eta oker ez banago ezta Euroligarik ere. Hobe luke ETBk bere bigarren kateko aurrekontu partidak Futbol liga eta Euroligako eskubideak berreskuratzen gastatu, horiek baitira emozio gehien sortzen duten emankizunak, eta emozioak euskerarekin lotzea oiñarrizko ardatz estrategikoa da.

        • Nire kritika ‘kirola-dirua”,ren inguruan,arlo guztietara zabaltzen zen.Lehen,zuk esan bezala,ligako partida ireki bat izaten genuen geure artean,larunbat gauero,eta ez nola nahikoa.Gaur egun,hori etb ri eskatzea ezinezkoa da,movistarrek dauzkat eskubideak,(Anoeta ta San Mames salduz Gero agian lirtuko lukete)ta irekian ematen den partida bakarra,erdi taulatik beherako taldeenak izan ohi dira ,ta normalean ostiral gaua(pilota emanaldiak),ta igande eguerdiak( nesken ligak,fútbol, saskibaloi,etab).Saskibaloian inguruan,berdin,gure diru maitea,etb n euroligako partidak ematen zirenean eta gaur egun mugitzen diren presupuestoak ez daukate zerikusirik.Aurreko urtera arte movistarrek zeuzkan eskubideak,etbk saiakeraren bat Edo beste egin zuen baina beraientzat ezinezkoa zen.Katalunia izan zen azken erkodegoa euroligako partidak irekian ematen baina beraientzat ere ezinezkoa izan zen diruarengatik.Gaur egun tirabira ugariren ondoren Dazn ek kendu dizkio movistarri eskubideak.Azken honek ACB partidak ematen jarraitzen ditu,urte askoan tv1ek eta tldportek ematen zutena.Arlo honran etb ri ezin zaio askoz gehiago eskatu,Eurocap partidak ematen dituzte ta beraiekin konformatu beharko dugu.Pilota,ta herri kirolak astero emititzen dituzte,estropadak,2.b maila…(orain birusagatik ez)ta baita neska kirola ere igandetan(beste oso kate gutxik egiten dutena).Ezin aipatu barik utzi ‘abentureroa’,hainbat kirol jorratzen dituen programa.Beste arloetan ez nahiz sartuko,ez nahizelako aditua,baina nere iritziz etb k betik bultzatu izan du kirola,ta arlo honran,ni kirolaria izanda,eskertuta sentitu izan naiz.Hori bai,futbolean oso neutroak ez direla garbi gelditu da…

          • Izan daiteke bai, agian arrazoi osoa duzu. Egia esan ez dakit. Ez dakit zer punturaino den ezinezkoa telebista eskubideak lortzea. Hala ere, kirol munduan egon den “inflazioa” kontuan harturik ere, ETB2ko aurrekontuari zati eder bat kentzea moralki zilegi litzateke, eta agian ekonomikoki nahikoa izango litzateke, telebista eskubide horiek berreskuratzeko. Baina horretarako interesak behar du egon lehenengo.

        • Ta nola esan gabe utzi.boxeo emanaldi ikusgarriak Pedro Mari Goikoetxea ta Manu Maritxalarren eskutik.mitikoak!!

  3. Ados, Joxemari.

    Norbaitek ba al daki ETB2k zertarako balio duen?

    Euskal Telebistaren helburu BAKARRA hainbeste hamarkadatan zapaldu ziguten hizkuntza berreskuratzea izan beharko litzateke. Euskal Herrian euskeraren kale erabilera %12an dago. Euskal Herria hiltzen ari da eta hemen inori ez zaio ezer axola. Ez du ezertarako balio parlamentuan alderdi “abertzaleak” edukitzeak, euskerak hiltze prozesuan jarraitzen baldin badu.

    ETB2 bezalako komunikabideek Euskal Herriaren “Irlandizazioa” bultzatzen dute. Hau da, sentimendu “vascoa” sustatu bai, baina euskerarik gabe. Euskera museoko pieza soil bezala tratatzen dute, lotsagarria da. Irain hutsa.

    Euskal Herria ez da ezer, Euskadi ez da ezer, diskurtso “vasco”a ez da ezer, euskerarik gabe. Euskerarik gabe castellanoak gara, eta ez beste ezer.

  4. Iruzkin konstruktibo bat.

    ETB1en audientzia txarraren erruduna, hein batean (hein ez txiki batean) programazioaren kalitate eskasa da. Honek ez dauka aitzakiarik, goian esan bezala.

    Hala ere, Euskal Herrian jarraitu den Euskeraren politika oso oso oso okerra izan da, eta hori da Euskeraren erabilera ezaren eragile nagusia. Umeak ez dira gai esaldi osoak Euskeraz amaitzeko ere gaztelera tartean sartu gabe. Eta orokorrean ez umeak bakarrik, ikastolatik pasa diren azken 40 urtetako pertsona gehienek ez dakizkite aditzak ondo deklinatzen hitz egiten dutenean. Beraien aiton amonak gai ziren Euskeraz perfekzioz hitz egiteko eskolarik gabe, eta gaur egun ikastolan 15 urte igarotea ez da nahikoa behar bezala hitz egiten ikasteko.

    Ez al du inork ikusten akats estrategikoa oso begibistakoa dela?. Kantzer bat dago Euskera-politikaren erro-erroan, hizkuntza hiltzen ari dena, eta aldatu ezean Euskera behin betiko hiltzen bukatuko duena. Zalantzarik gabe, nire ustez, Euskal Herria suizidatzen ari da.

    Zein da ba, arazo estrategikoa? Bada, arazo estrategikoa umeei erabiltzen duten hizkera ikastolan ez irakastea da. Ez dago beste misteriorik. Euskalkia baztertua dago ikastolan. Kontuan izan dezagun Euskera erabileran atzerakada handia izan zen lekuetan, Arrasaten esaterako, aiton-amonen transmisio soila (aiton-amona euskaldunak izan dituzten horientzat, aiton-amonak ezagutzeko zortea izan baldin badute) ez dela nahikoa. Belaunaldi oso batek galdu zuen euskalkia, eta horrez gain izugarrizko gazteldar inmigrazioa gertatu zen. Ikastolek euskalkia baztertzea erabaki zuten, eta hori izango da, zalantza gabe, Euskeraren heriotza.

    Hortaz, bai, ETB1 seriotasunez hartu beharra dago berriz, Euskal Telebistak euskaldun behar du izan berriz. Baina horrez gain ikastolek euskera batua eta euskalkiak biak behar dituzte indartu. Biak joango dira eskutik aurrera, edo bestela biak joango dira bakoitza bere aldetik kanpo santura.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen