‘Askatu edo moztu, euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak’ liburua aurkeztuko du bihar (asteazkena) Iratiko topagunean.
Nora Salbotx Alegria (Iruñea, 1973) Haur Hezkuntzan eta Psikopedagogian graduatua da, Landa Eremuko Hezkuntzan aditua eta Hezkuntza eta Komunikazioan masterra egina du.
Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa, Amaiurko eskolako zuzendaritzan eta Baztango Herrietako Eskoletako koordinazioan esperientzia dauka.
Hik Hasiko, Herri Hezitzaileen sareko, Eusko Ikaskuntzaren hezkuntza lantaldeko eta Plaza Hutsako kide. Bertze hainbat elkarte eta eragilerekin kolaboratzen du hezkuntza aferetan.
Irakasleen formakuntzan aritzen da hizkuntza idatziaren didaktika eta landa eremuko hezkuntzaren ildoak jorratuz.
Bihar (asteazkena) Arrasaten izango da bere liburua aurkezten: ‘Askatu edo moztu, euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak’.
Ekitaldi irekia izango da, Irati tabernako topagunean, arratsaldeko 19:00etan, ‘Karkabatik Herria’ hitzaldi zikloaren baitan.
Arrasateko Sortuk, Irati Topaguneak eta Iratzar Fundazioak antolatuta. Hartara, Norak goiko bideoa egin eta sareratu du.



