Hezkuntza Legeari buruzko hitzaldia emango du Pello Otxandianok (EH Bildu)

0
417

Beheko testua eta argazkia: Arrasateko EH Bildu.

Hezkuntza eztabaida sozial eta politikoaren erdigunean dagoen une honetan, Arrasateko EH Bilduk solasaldi bat antolatu du.

Datorren maiatzaren 8an, astelehenean, EHBilduko programa zuzendaria den Pello Otxandiano Kanpo Arrasaten egongo da arratsaldeko 18:30ean hasita Kulturateko Areto Nagusian.

Euskal Hezkuntzagintza une garrantzitsu baten aurrean dago. Gabezia eta gora-behera askorekin baina EAEn euskal hezkuntzaren etorkizunaz asko hitz egin da, modu askotan eta foro ezberdinetan. Eta eztabaida aberasteko bide berriak irekitzen ari dira.

Astelehenean, EAEko hezkuntza lege proiektuaz, honek dituen ahulgune eta zabaltzen dituen aukerez, hizkuntzaren auziaz, segregazioaz, Udalen paperaz eta Euskal Hezkuntzagintzaren fase berrirako kartografia oso batez arituko da.

Hezkuntza herri gisa amestu, landu, eraiki eta ekiteko eremua dela sinetsi eta zentzu horretan EHBilduk dagokion arduraz jarduteko konpromisoa hartuta dauka. Bidea eta hausnarketa Arrasateko hezkuntza komunitateko kideekin ere partekatu nahi du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen