Herritarren ahotsak jasotzen ari da Arrasateko EH Bildu

0
1037

#MondrauetarronArrasate lelopean elkarrizketa berriak argitaratu ditu ezkerreko koalizio abertzaleak, horien artean: Eneritz Ugalde Baraiazarra, Eneko Arrese Mondragon eta Ane Zabala Bruñaren testigantzak jarri dituzte ikusgai.

Bideoak, testua eta argazkiak: Arrasateko EH Bildu.

Udal hauteskundeen atarian gauden honetan, Arrasaterako udalgintza eredu berri bat irudikatu nahi izan dute EH Bildutik bide sorta honekin. Herritarrak entzun, komunitategintza indartu eta Udaleko ateak eta erabakiguneak herritarrei zabalduko dien gobernantza eredua martxan jarri nahi dute eta ezberdinen arteko elkarlanari bide ematen hasi.

Arrasateko sektore desberdinetako herritarren iritziak, proposamenak eta desirak jaso nahi izan ditu koalizioak eta Arrasateren etorkizunari begira herritarren kezka iturri diren gaiak eta horiei erantzunak emateko politika publikoak izan dituzte hizpide: zaintza lanak udalgintzatik ere erdigunean jartzeko beharra, gurasoen begiradatik herri atseginagoa izateko proposamenak, kirola herrian sustatzeko moduak eta aukerak, gazteen laneratzea eta etxebizitarako sarbidea, kulturgintza eta sormena herriratzeko aukerak…
Datozen egunetan herritarren iritzi eta bideo gehiago argitaratzen joango direla ere iragarri dute EH Bildutik.

Hemen azken hiru bideoak ikusgai:

Ane Zabala Bruña, kirolaria:


Eneko Arrese Mondragon gurasoa eta kooperatibista:


Eneritz Ugalde Baraiazarra, feminista:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen