Herritargoko 338 kexa, proposamen,… aurkeztu dizkio Eragin Arrasatek Udalari

0
1151

TAOaren aurka plataformak salatu duenez “Udal-gobernua gardentasun faltaz jokatzen ari da”.

Herritar ugarik aparkatze sistemari buruzko kexak eta iradokizunak aurkeztu dizkio Eragin Arrasate plataformari.

Honek gaur arratsaldean Udalari aurkeztu egin dizkio BAZ bulegoan. Plataformako ordezkari Placi Garciak adirazpenak egin ditu

Aparkatze sistema berriaren inguruko zenbait arazo aipatu ditu: “erabiltzaileak diru kopurua zehatza ordaindu behar da TAO makinan, bestela, diru gehiago sartzen badu, makinak ez dizkio kanbioak ematen”.

Halaber, “txartel bidezko ordainketak ez du funtzionatzen” plataformaren esanetan. “TAO jartzekotan, gauza hauek hasieratik ondo funtzionatu behar lukete”.

Eragin Arrasatek Udal-gobernuaren inguruko hitz gogorrak izan ditu: “Herritarroi iruzur egiten ari zaizkigu, gutaz barre egiten ari dira”. Placi Garciak gehitu duenez “nik eurengan konfiantza neukan baina desengainatuta nago”.

Oro har, “TAO hau onartezina da, politikariek herritar guztion interesak defendatu beharko lituzkete”. Uribarriko referendumaren aurka azaldu da “referendumean TAOak irabazten badu, eta Erguinen ere TAO jartzen bada, arazoa beste toki batera lekualdatuko da, baina ez da konponduko”.

Erlazionatutako albistea:

Podemos Arrasatek salatu duenez alkateak “isilpean” du TAOaren udal-kontsulta publikorako deia

2022ko martxoaren 19an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen