Herritarrek lau deskontu-bono erabil ditzakete Ibai-Arteko 36 dendatan

0
2609

Herritarrak gutxienez 30 euroko erosketa bat egiten badu, bono honekin 10 euroko deskontua lortzen du. Bezero bakoitzak ‘Euskadi Bono Denda’ izeneko 4 bono erabil ditzake Arrasateko establezimendu ugaritan, 40 euroko balioarekin.

Programa honen garapenean Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek parte hartzen dute, besteak beste. Bere helburua da “EAEko autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikiek sortutako txikizkako establezimenduetan ondasunen kontsumoa sustatzea”.

Bezeroek ez ezik, komertzio bakoitzak ere bono kopuru bat dauka. Loramendi-Intersporten esaterako dinamikak oso ondo funtzionatu du, Ibai-Artek azaldu duenez. Deskontuak abenduaren 31ra arte lor daitezke Ibai-Arteren ondoko establezimenduetan:

  • Gili-Gili
  • Markiegi
  • Beinke
  • Zarraoa lurrindegia
  • Eya etxetresnak
  • Ouka
  • Luko jantzi denda
  • Promise
  • Portaloi optika
  • Mabel
  • Arrasate optika
  • Lasagabaster
  • Expert Elkoro
  • BC clothing
  • Itxaso mertzeria
  • Garraxi
  • Josle
  • Oihal
  • Sikol lentzeria
  • Buart lora denda
  • Errekamendi
  • Bea lentzeria
  • Tipi-Tapa
  • Instituto Optico Auditivo
  • Resusta-Karrikiri
  • Kapikua
  • Ume Arrasate
  • Joyeria Zubiaga
  • Altuna lurrindegia
  • Jose Aranzabal
  • Oskar Vitoria bitxitegia
  • Eya altzariak
  • Txuri-Beltz
  • Troko
  • Elkoro boutique
  • Intersport Loramendi

euskadibonodenda.eus

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen