Hautesle-errolda BAZen kontsulta daiteke bozketa estatalei begira

0
1383

Hauteskunde estatalak izango ditugu datorren azaroaren 29an, eta hautes-zerrendak ikusgai dira Iturriotz kaleko lokalean, datorren astelehenera arte, urriak 19. Herritarrak dagokion erreklamazioa egin dezake, baldin eta hautesle-erroldan agertzen ez bada edota daturen bat oker badago.

BAZetik azaldu dutenez azaroaren 29ko bozketetarako zentsua abuztuaren 1ean itxi zen.

Ildo horretan, Arrasateko Udalak hautesle-erroldaren zerrenda jaso du oraintsu Gipuzkoako Hauteskunde Zentsuaren Bulegotik.

Orain zerrendak ikusgai dira eta zerrendan zaudela egiaztatu nahi baduzu, BAZen behin-behineko egoitzara bertaratu, Iturriotz kaleko 21ean.

Halaber, edozein herritarrek kontsultatu dezake zentsuan ote dagoen, eta hala ez bada, datuak oker badaude edota beste arrazoirik bada, dagokion erreklamazioa aurkeztu dezake.

Hori egin dezakete aurreko hauteskundeetako zentsuan egon ziren herritarrek eta egon ez zirenek.

Kontsultatzeko aukera hurrengo astelehera arte (astelehena barne) egongo da zabalik, BAZeko ordutegiaren baitan:

  • Astearte, asteazken eta ostiralean: 7:30 – 15:00
  • Ostegunean: 7:30 – 18:30
  • Larunbatean: 9:00 – 13:00

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen