“Herritarrek euskara erabiltzen jarraitzea du helburu Etxealditik Euskaraldirak”

1
723

Jokin Etxebarriak, kanpainaren Arrasateko koordinatzaileak, agertu du “euskara bigarren mailan ez geratzeko” nahia. Ildo honetan, hainbat ekitaldi antolatzen dihadute, arrasatearrak animatzeko, aste honetan ospatzen hasita.

Facebook

Twitter

Instagram

Iruzkin 1

  1. Ideia ona!

    Zorionak ekimen hontan zabitzien danoi.

    Gomendio modura, esango neuskizue jendian erderarako joera nundik datorren apur bat aztertu deizuela. Segitxuen konturatuko zare Arrasaten jentian kaleko euskera mailla nehiko kaxkarra dala. Aditz trinkuak ez die dominetan, subjuntibera ez da ibiltten, ahaleran akatsak eitten die, batez be hipotetikuen etc. Zulo horreik beteteko askotan erderara joten da.

    Nire rekomendaziñua, bultzatu euskalkixan erabillera ‘oso’ bat. Oso dixot, zuzena baiño gehixau. Ze akatsak ein leikez, baiña behintzat jentia esaldi oso bat euskeraz itteko gai zein deilla.

    Kike Amonarrizi esan nutzen moduen, jentiai ez jako bere eguneroko hiztera iñun erakutzi, ta baliabidiak falta jako. Baliabide horreik bete arte, gaiñontzeko ekimen danak borondate oso onekuak izengo die, baiña efikazia gutxi eukiko daue. Arrazoia emun eusten.

    Suerte danoi

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen