Herritarrek eta bisitariek Arrasate ezagutzeko aukera izango dute abuztuan ere

    0
    692

    Abuztuan Arrasaten geratzen direnek edo bisitatzera datozenek herria hobeto ezagutzeko aukera izango dute, Arrasateko Udalak antolatu dituen bisita gidatuen bidez. Bisita gidatuak larunbateetan izango dira euskaraz goizeko 10:30ean eta gaztelaniaz eguerdiko 12:00etan.

    Bestalde, abuztuaren 8an, igandean, mendi irteera egingo da Udaletik Besaidera, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba arteko mugara. Irteera honetarako izena emateko azken eguna abuztuaren 6a izango da.

    Izen emateak, dagoeneko zabalik daude, eta interesdunek izena eman ahal izango dute BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituz eta www.arrasate.eus/ezagutu  webgunean. Bisita eta ibilbide guztiak egingo dira prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta, herritarren zein bisitarien osasuna eta ongizatea bermatzeko.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen