Herritarrak bertako ostalaritzaren alde sinatzen hasi dira

0
890

Arrasateko ostalariek sinadura bilketa abiatu dute, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak sustaturik. Izan ere, “sektorea hilzorian dago, bederatzi hilabete baino gehiagoz ahaleginak egin, itxi, edukiera, ordutegiak eta zerbitzua murriztu ondoren”.

Horregatik erakunde publikoei “erreskate-plan bat” aplikatzea aldarrikatzen dute, “horrek bakarrik geldiaraz dezakeelako hasitako itxitura-bolada”.

Herritarrek dagoeneko sina dezakete Arrasateko tabernetan, jatetxeetan, kaleetan, Eroskin,… urtarrilaren 25era arte.

“Sinatzea eskatzen dizugu, gure ahotsa helarazteko gobernatzen gaituztenei eta justizian merezi dugun laguntza ukatzen digutenei. Mila esker zure laguntzagatik”.

Ekimena Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea sustatzen dabil, Euskadi mailakoa da, eta helburua da 20.000 sinadura lortzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen