Herritarrak robotika, errealitate birtuala,… probatzen dabiltza Ikerlanen 50. urteurrenean

0
1064

Biterin eta Seber Altuben jarritako karpetako teknologikoek jakingura piztu dute bisitarien artean. Urteurrena ospatzeko ekitaldi gehiago izango dira gaur Arrasaten.

Arrasateko zentro teknologikoak 50 urte betetzen ditu, eta ekitaldi irekiak ospatzen ari dira herrigunean.

Ospakizunaren izena ‘Magaletik herrira’ da, eta 50 lagun ari dira boluntario-lanetan.

Goiz partean ongietorria, txosnaren irekiera, puzgarriak, jolasak,… izan dira Biterin.

Baita robotekin jokoak, roboten erakusketa, alegiazko errealitatea, scalextrica,… Seber Altubeko karpan ere.

Arratsaldean eta gauean ere ekitaldi gehiago izango dira gozagai, hemen duzue ospakizuneko egitaraua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen