Herritarrak bozkatzen hasi dira bus-geltokiaren kokalekuari buruz BAZen

2
1732

Beheko argazkiak eta beheko testua: Arrasateko Udala.

Galdeketa azaroaren 11tik 16ra izango da, astelehenetik zapatura. Kontaketa azaroaren 18an egingo da, ezohiko Hirigintza Batzorde batean.

Gaur azaroak 11, astelehena, abiarazi du Udalak autobus geltokiaren kokalekua aukeratzeko galdeketa. Gaur hasi eta larunbata arte, Zalduspe eta Laubide artean aukeratzeko aukera izango da BAZeko bulegoetan. Goizean goizetik mugimendu handia ari da bozkalekuan.

Parte hartzeko leku, ordutegi eta betebeharrei dagokionez:

Botoa emateko lekua: BAZ-en

Egunak: 2024k azaroaren 11tik 16ra, biak barne
Ordutegia: BAZ-eko ordutegia
Astelehenetik egubakoitzera: 7:30 – 15:00
Eguena: 7:30 – 18:30
Zapatua: 9:00 – 13:00

Zentsua: 2024ko azaroaren 5a edo lehenago Arrrasaten erroldatuta egon, eta 16 urte beteta izatea.

Kontaketa azaroaren 18an, astelehena

Galdeketaren emaitza datorren astelehenean ezagutuko dugu, azaroaren 18an. Egun horretan, Hirigintza Batzorde berezia deituko da, alderdi guztietako batzordekideekin eta teknikariekin, kontaketa garbia eta berme guztiekin izateko.

Hautestontziak ohiko hauteskundeetan erabili ohi diren segurtasun prezintoarekin daude itxita. Prezinto hauek azaroaren 18an irekiko dira ezohiko batzordean, kontaketa egin ahal izateko.

2 IRUZKIN

  1. Egin den kanpaña ikusirik nire predikzioa hurrengoa da:
    Partizipazioa %33koa baino baxuagoa izango da eta bozkaketa alde batera utzi beharko da.

    Eta hori exkusa lez erabiliko dute geltokia dagoen lekuan uzteko.

    Nire aldetik, Erguiñarrokoa izanik, jada kexa batzuk idazten nabil udaletxera bidaltzeko datorren astean.

  2. Ba zorte ona beharko duzu erantzuna jasotzeko. Nik lau galdera bidali dizkiot Udaletxeari BAZen bidez eta ez horietatik bakarrik erantzun didate bat.
    Gero partaidetza nahi dute…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen