Herritar ugarik biharko ‘Covid paserik ez!’ manifestaziora deitzen dute

3
3374

Biharko (urtarrilaren 4ko) mobilizazioak “guztiontzako giza eskubideak” aldarrikatuko ditu, Bizitzakideek antolatuta:

Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga eta Aramaioko Bizitzakideak taldeek antolatuta, baita Eskubideen Aldeko Oñatiko Taldeak eta Bergarako lantaldeak ere. Ekitaldia arratsaldeko 19.30ean abiatuko da Seber Altube plazatik.

3 IRUZKIN

  1. Aupa Silvia,
    Bideoan agertzen garen herritarrok Silvia, Covid pasea salatzen dugu, osasun neurri bat baino, neurri diskriminatzailea eta baztertzailea delako, eta nire ustez, neurri kontrolatzailea ere bada.
    Talde autonomoetan bildu gara, autogestio propioa dugu eta Erakundeetatik independenteak gara, garai baten horrela antolatutako taldeetan makinatxo bat ibilittakoak ere bagara, ni neu tartien.
    Ez dugu inor ordezkatzen. Modu ezberdinetan kudeatzen gara, eta gure ideia da pixkanaka pixkanaka suertatzen diren Covid pasearen kontrako dinamikak bultzatzea eta indartzea.
    Helburu horrekin jaio ginen Aretxabaletan abenduaren 19an modu espontaneoan wasap talde bat sortuz, “BIZIZALEAK” izenarekin hain zuzen ere eta bi egun beranduago, 21ean oker ez banabil, Kurtzebarri eskolako kantxan lehenengo herri batzarra egin genuen eta lan taldeetan banatu ere.
    Emozioak jota deialdiak izandako arrakastarekin, hasi ginen borroka antolatzen:harremanetan jarri ginen Debagoineko herritarrekin -gure lagunen kontaktuak erabiliz-, elkarteratzeak egin genituen Bergan, Atxabaltako plazan abenduaren 23an eta Eskoitzako Zaldibar Antzoki parean 26an, testuak prestatu, aurreneko pankarta egin…eta izena aldatu besteak beste.
    Nahastu zarenez izenarekin bi gauzatxo argituko dizkizut:
    Lehena, eta esan dizudan bezala, guk ez dugu inor ordezkatzen, ez partidurik, ez sindikaturik eta ezta ere elkarte edota talderik, eta gaizki ulertuak argitze aldera esango dizut hor agertzen garen batzuk partidu bateko edo beste bateko ordezkari politikoak izan garela…
    Oker ez banabil,eta barkaidazu atrebentzia, BIZITZAKIDEAK irakurri duzu kartelean eta BIZITZA taldearekin nahastu zara, horrelakoak edozeini gerta dakioke, baina ez Silvia, gu horrelakoak gara: independenteak, autogestionatzeko kapazak eta modu autonomo batean funtzionatzen jarraitu nahi dugunak, inolako “interferentziarik” gabe, terkak! oso!
    Gero gutariko bakoitza norekin oheratzen dan, neri bost! Ez naiz ni izango honi edo hari, hau edo beste hau egin edota honekin edota bestearekin elkartu behar zarela esango dion horietako bat; zerbaitek ileak tente jartzen baldin badizkit, hori autoritarismoa da! hori bai, pausa, gaizki-ulertuak uxatze aldera, gure taldean faxistak ni pa Dios!
    Eta bi, Bizitzakideak izena jarri genion gure taldean horrela aukeratu genuelako (zer egingo diogu ba!). Wasapean ibili ginen jo ta fuego eta proposamen zoragarrixak bota ziren, tartien Bizitzakideak, eta holaxe bozkatu eta izena jaixo zan. Nik adibidez izen horren alde egin nuen, eta hementxe arrazoi (ak): alde batetik, BIZI erroa izugarri gustatzen zaidalako eta bestetik, Bizitzakideak izenak aurreko izena jaso BIZIZALEA (gozatu, disfrutatu) eta KIDEA (laguna) batzen zituelako; horrela Silvia, lagunekin bizitzaz gozatu esan nahi du Bizitzakideak niretzat…agian orain Euskaltzandiako batek desmontatzen dit izenaren esanahia, hola balitz be, neri bost, jarraituko nuke nirearekin, terka!
    Ez zaitez gelditu izenarekin Silvia, gelditu aurpegiekin, pertsonarekin, mugimendu independente honen lana egiteko moduarekin , eta mezu garbiarekin COVID PASEARI PENTSAUBEZ! gero bakoitzaren iritzia txertoen, maskarilaren eta beste hainbat gaien inguruan, guztiak errespetagarriak, ez gara ba zentsura besarkatzen hasiko eta ezta ere etiketak jartzen hasiko edo?
    Gu Silvia ez gara etsaia, eta ezta ere inozoak, anai-arrebak gara,lagunak, komunitateko bereko bizitzakideak eta Euskal Herritarrak.
    Ze txapa, baina tira! inspiratuta nago; eta batez ere, borroka honetan sinesten dudalako jaso ezazu begirunez garai hauetan inoiz baino beharrezkoa den besardaka zintzo bat. Bizitzakideekin gozatu eta zintzo jardun, ideia hori be gustoku dut.
    Egin dezagun topo eta ez talka, Herri zahar honek behar gaittu lagun bata bestearen ondo-ondoan, – nahi baduzu nahastu gabe- baina alboan.
    Herri honen burujabetzaren aitortzetik eraiki dezagun Osasun paradigma berri bat!
    URTARRILAREN 4an danok Sebero Altubera!
    COVID PASEA PENTSAUBEZ!

  2. Ni be banoie manifara.
    Erabat siñisten dot elkar gerturatzia beharrezkua dala, gertatzen dabilenan inguruan informau eta ausnartu, gizarte zatiketa hau sahiesteko.
    Gaur lagunok hitzordua daukou, Seberon 19.30etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen