Herritar ugari hurbildu dira Baserriko Produktuen Azokara

0
888

Abuztuan atsedenaldia egin ondoren, Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka bueltatu da gaur Seber Altube plazara segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuta. Eguerdian euria zaparrada bat jausi arren, herritar ugari bertara hurbildu dira, eta aprobetxatu dute euren erosketak egiteko. Guztira 14 bat postuk parte hartu dute, eta produktu ugari izan dira erosgai: barazkiak, ogia, gazta, pastak, pastelak eta gozoak, kontserbak, eztia, marmeladak eta egurrezko lanabesak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen