Herritar ugari bildu dira Elorregin I. Sagardo Eguna ospatzeko

0
1381

Sanprubusak eta Elorregiko auzoak antolatuta, I. Sagardo Eguna ospatu da gaur San Prudentzion. Herritar asko hurbildu dira sagardoaz, hirugihar eta saihets pintxoez, menbriloaz eta sagarraren eratorriez gozatzera. Sagardoa ekoizteko prozesua ere ezagutu ahal izan dute bertaratu direnek. Hori guztia eguraldi onarekin batera. Antolatzaileek San Prudentzion komun publikoen beharra ere aldarrikatu nahi izan dute oraingo honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen