Herritar baten kexa [Testua: Jesus Markaide]

0
841

Gure gobernuan bada ministro bat, 50etik gora urterekin, eta 30etik gora urteko jarduera profesionalean (horietako 24 bulego propio batekin) eta jarduera politikoan (lehen mailako karguekin Arrasateren biztanleen halako hiru dituen Udalean) 25.000 euroko ondarea lortu egin duena.

Nire asmoa ez da inolaz ere xahutzailerik kritikatzea, baina uste dut badela informazio hori baino gehiago interesatzen zaigun informazio bat: gure ministroen errenta, pentsio, ordainsari, soldata edota erretiroen egungo balioa, euren bizitza osorako bermaturik dituztenak, Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura (hau da, Gizarte Segurantzatik kobratzen dutenaz gain). Nire lagun aktuario batek esan didanez, ministroak jubilatuko orduko, ministro bakoitzak zenbait milioi euro jasoak izango ditu (areago orain, euribor negatiboarekin). Ah, eta Ondarearen Gaineko Zergarik gabe. Beraz, gogoak ematen ditu eurentzat eskupekotxo bat gordetzeko, beraien “zerbitzuen” truke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen