Beheko testua: Herritar bat.
Arrasaten kaleak garbitzen dituzte haize-makina elektrikoekin. Eta zergatik ari dira auzoetan, gainean etxeak baxuak diren eta ia kalean gauden auzoetan, kaleak gasolinazko haize-makinekin garbitzen? Ordubetez edo bi orduz eduki gaituzte, etxe azpian motor bat martxan izango bagenu bezala, lau orri kentzeko.
Gauez lan egiten dugunok jasan behar dugu zarata hori. Bi ordu egoten dira nire etxe azpian putz eginez, lau orri kentzeko, eta gero gainean, kamioia datorrenerako hostoak biltzera, haizeak berriro sakabanatu ditu. Zergatik ez dute egiten haize-makina elektrikoekin edo erratzekin, lehen egiten zuten bezala? Ez dago eskubiderik, leihoaren beste aldean motozerra bat izatea bezala da.