Herritar baten kexa: herriko autobusen egoera

0
588

Testua: Herritar bat.

Zer gertatzen da herriko autobusekin? Udalari lotsa eman behar zion, ematen ari diren zerbitzuarekin. Bi urte daramatzagu horrela, eta aurtengoa trakazkoa da. Irailetik hona  hiru autobusekin gabiltza, kontuan hartu gabe horietako bat Oñatikoa dela, horrek dakartzan atzerapenekin, ezarritako ordutegia errespetatu gabe. Orain bi  bakarrik daude, eta ez dakigu zer ordutan pasatzen diren.

Zer gertatzen da medikuarengana joan behar duen adineko jendearekin? Edo haur bat jasotzera edo kalera joan behar direnekin? Agindutako zerbitzua ez da betetzen. Parkourren jarri duten dirua, umetan kolpeak besterik ekartzen ez dituena, autobusetan erabil zezaketen. Ea behingoz udaletxeak kontutan izaten duen eta ez dioten elkarri pilota pasatzen. Lotsagarria!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen