Herritar baten kexa eta proposamena

0
972

Argazkia eta beheko testua: Herritar bat.

2019tik daramat Obenerreka ingururako markesina bat eskatzen, herri-busaren 1 linearako, eta beti ezetz erantzuten zait, jada lautan baino gehiagotan eskatu dut. Obenerrekako parada herri-busak martxan jarri zirenetik bertan dago, eta Makatzenan parada geroago jarri zuten arren, markesina jada jarria dute. Ogiberri pareko paradako markesina ez du inork erabiltzen, bidaiariak jaisteko parada baita. Orain antza Obenerrekako aldaparen bukaeran markesina bat jarriko dute 2 linearako, hau da, soilik jaitsierako parada batean. Obenerrekan, ez daukagu hotzetik eta euritik babesteko lekurik, gainera parada garajeen irteeran dago, eta aldapan gora dagoenez, eta aparkatutako auto asko daudenez, autobusa geratzeko, txoferrak zu ikusteko, errepidera irten behar zara. Nik elbarritasun bat daukat, %58koa eta kontuan hartuta herri-busak azkenaldian nola dabiltzan, matxuren ondoriozko hainbeste atzerapenekin, ezin naiz denbora luzean zutik egon, eta zerbitzua egunero erabiltzen dut. Argazki bat helarazten dizuet, markesinaren balizko kokapena erakusten duena, ez lioke inori enbarazurik egingo eta ez litzateke ezer apurtu beharko. Espero dut zuek konpontzea. Eskerrik asko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen