Herritar baten kexa: Botiltzarra berriro ‘Kanpan’

2
1539

Arrasatear bat suminduta azaldu da bart gauean botiltzar jendetsua egin zelako beste behin Santa Barbarako ‘Kanpan’.

Gogora ekarri nahi izan du jarduera hori “legez kanpokoa dela, baita arriskutsua ere pandemiaren testuinguru honetan”.

Herritarrak jakitera eman duenez, botiltzarrean “gazte piloa zebiltzan, musika ozen jarrita zeukaten eta burrunbada Olartetik adibidez entzuten zen. Hala egon dira goizaldeko ordu txikietara arte”.

Horren aurrean, “Udalak, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ez dute ezer egiten”, eta herritarrak eskatu egin du botiltzarrak “behingoz galaraztea”.

2 IRUZKIN

  1. Ez dago borondaterik, argi eta garbi. Ingurua hezi batez itxi leike, kamarak jarri, ondo argiztatu,… Aukerarik onena bilatu eta ekin. Baina horretarako gogoa eduki behar da.

    • Kamarak bide publikoan???
      Tximino… adoz zaude kamarak arrasateko bide publikoetan jartzea??
      Juassss Juassss!!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen