Herritar baten kexa: bidegorriaren erabilera

3
1035

Ondo legoke herritar guztiek pixka bat begiratzea bizikletan dabilen jendeari. Bidegorria eginda dagoenez, utz diezaietela txirrindulariei oztoporik gabe ibiltzen. Garibai hiribidetik San Andreserako tartea eginda dagoenetik, asko erabiltzen duena senideak gurpil-aulkian paseatzen dituen jendea da, taka-taka ibiltzen diren andreak… txirrindulariak gogaituz.

Gaur bertan ikusi dut bidegorrian, Garibai parean, alde batetik pertsona bat beste bati gurpil-aulkian bultzaka eta bestetik andre bat taka-taka. Hirurak gelditu dira erdian hitz egiteko. Une horretan mutil bat zetorren bizikletan bere alabarekin atzeab. Mutikoa gelditu egin da eta pasatzen uzteko esan behar izan die. Leku txiki bat utzi diote pasatzeko.

San Andresera bidean, gurpildun aulkiko jendea paseatzen ere asko ikusten da, eta ez kalean ibili eta bidegorrian konturatu gabe amaitzen dutelako, ez, handik nahi dutelako joaten dira, espaloiaren eta bidegorriaren artean lorategi bat baitago. Aita eta ama asko ikusi ditut umeekin bidegorria erabiltzen.

Espero dut hau jendearengana iristea, bidegorria zertarako dago pentsatzetu, eta erabili behar dutenei, txirrindulariei, traba egiteari uztea, egunen batean istripuren bat gerta baitaiteke.

3 IRUZKIN

  1. Eta herri batetik bestera joateko bidegorria ere badago, eta bizikleta guztiak errepidetik doaz, trafikoari traba eginez.

    • Biziketak ere trafikoa dira eta errepidetik joateko eskubide eta betebeharrak dituzte edozein ibilgailu bezala. Zuri egingo dizue agian traba, ez trafikoari.
      Begiratu dezagun denok nola erraztu dezakegun bizitza ondokoari, ondokoak zer egiten duen hainbeste begiratu gabe.

  2. Leku okerragoak daude, Bergaratik, Oñatitik bizikletan datozenak… Eroskira iristen direnean ez dakite nondik jarraitu, eta ez dago loturarik Ertzaintzaren komisaldegi ondoan hasten den bidegorriarekin…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen