Herritar baten kexa [Argazkiak: Eli Alzola]

0
1029

Altamirako mugikortasunaren inguruko kexa bat aurkeztu du arrasatear batek. Izan ere, igogailu publikotik auzoaren zati batera joateko zenbait traba daude. Oztopo horiek bereziki nekezak dira adinekoen gurpildun aulkiak edota haurtxoen gurditxoak erabili behar dituzten pertsonentzat. Bide honetan, etxeen eta errepidearen arteko espaloia estuegia da, eta gainera bertan edukiontzi bat jarri dute erdian. Bide alternatiboak dira 20 eskailera inguru igotzea edo errepidea bitan gurutzatu behar izatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen