Herritar baten kexa: Aparkamendu arazoa eta planifikazio, fundamentu eta interes falta

3
847

Testua eta argazkia: Arrasatear bat.

Azken hilabeteetan (asko dira jada, urtera iritsiko da agian) San Viatorreko ikastetxe inguruan aparkaleku asko kentzen dituen hezi bat dago (zehazki 2 dira, bat argazkikoa eta bestea fondoan). Beti pentsatu izan dut sentzuren bat izango zuela, baina hilabeteak joan eta hilabeteak etorri, bere horretan jarraitzen du hezi horrek eta ez diot azapenik aurkitzen. Arrasaten dagoen aparkamendu arazoa jakinik, lotsagarria iruditzen zait 10 aparkamendu ingurutik 2-3 kentzea inongo justifikazioa gabe, utzikeria kontua dela esango nuke.

Bestalde, estrategia eta planifikazio falta igartzen zaionez udalatxeari, gomendatuko nioke herrian zehar dauden aparkamenduei marrak egitea, bai aurrean eta bai atzean. Horrela, gutxi izaten jarraituko dute, baina behintzat modu efizientean erabiliko lirateke. Eta noski, gaizki aparkatzen dugunoi, marrak ez errespetatuz, abisua eman.

3 IRUZKIN

  1. Ekarpen interesgarria. Azken boladan herria obraz josita daukogularik, baten bati obra hauen kudeatze egokia egitea dagokio, eta argi gelditu da udalak zentzu honetan interes handirik ez daukala. Obrak nonahi, ganorarik bapez!!!!

  2. lasai danok, kenduko dituzte eta hesi horiek. Gainera oso ongi markatuko dituzte aparkaleku guztiak. Bai, laster izango da… aparkalekuak urdinez margotu eta OTA jartzea erabakitzen dutenean…

  3. ETA PIBOTE ZIKIN HORI NOIZ KENDU BEHAR DOZUE?

    JARRI ZUENAK SEGURO EZ DAUKALA ETXEA GERTU…

    IKASTOLETAKO IRTEERA ORDUETAN IZTEAREKIN EZ DAUKAZUE NAHIKOA EDO ZER…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen