Testua eta argazkia: Herritar bat.
Gaur langilearen eguna izanik, udalak kontratatutako langile batzuk lanean ari dira goizeko 7:30etik. Generadore bat dute piztuta eta sekulako zarata egiten gainera! Gesalibarko plazatxoan ziburu berriak jartzeko lanetan ari dira.
Iturripe eta Loramendi kaleko belarguneetan ere, goizeko zortziretatik hamabietara belarra mozten aritu dira.
Lasai lo egiteko aukera kenduaz.
Gainera gaur Maiatzaren 1a izanik, langile xume guztion eskubideak zapalduak izan dira nagusiaren aldetik.