Testua eta bideoa: Herritar bat
Aldai kalean arratoiak daude. Kanposantua zegoen tokian parkea egin denetik gainera, izugarri gehitu dira. BAZen kexak sartu, argazkiak bidali, behin eta berriro gainean egon arazo hau dela ta…, ez dute konpontzen. Herritar moduan ezin dot arratoien kontrako pozoia erabili kalean, leku publikoa delako, orduan, dagokionak zergatik ez du egiten lan hori? Arratsalde lasai hauetan 7 arratoi ere ikusi ditut aldi berean.
Kabiak “lorategi-zabortegi”etan dauzkate. Hauen txukuntze lanak urtean bi aldiz egiten dira eta arratoien pozoia hilero bota egiten ei da. Asko eskatzea da arrotien arazoari behingoz, konponbide egoki bat ematea?