Herritar baten kexa

7
2585

Testua: Herritar bat.

Arrasateko Udala Aberri Eguna zapuztu nahian?

Gaur 12:30ean balkoira atera gara minutu bateko isilunea egitera eta ‘Txoria Txori’ abestera. Auzoan gu bakarrik kantuan, eta hasi baino lehen, isiluneko minutua bukatu baino lehen, hara non udaltzainen autoa bozgorailuekin topera koronabirusa dela eta, etxean egon behar dugula esanez, isiltasuna hautsiz eta gure ahotsak isilaraziz. Ez al zen posible Arrasateko Udalak abisua 12.00etan, 12.20ean edo 12.45ean ematea agintzea? Hori al da Arrasateko Udalak Aberri Eguna gogora ekartzeko duen modua? Herritarrak isilarazi euren bozgorailuetatik abisua zabaldu araziz?

7 IRUZKIN

  1. María anderea, nola liteke posible udaltzainen herritarrei isileraztea,askoran galdekizun lotsagarriak inungo edukaziorik gabe, eta ixunak eta ixunak egitea. Eta lapurretan eta egunero konfinamendua gaur ,ere kalean pasiuan ikusi ditut.inungo lotsarik gabe eta ez erosketak egitetik, herrian hain ezagituak diren kinkiak.? Ez al litzateke logikoagoa udaltzainek anormal hauei seguimentu bat egitea, gutxienez inorren auto garage edo komertzioa laputua ez ilusteko? Eta lasai dagoen herritarrari pakian utzi.

  2. Ez dot uste hainbat munizipal hortara zuzenketia oso ideia ona danik, baina kinki honei eskumutur edo halako aparaturen bat ipintea, momentuoro jakiteko non dauden ez litzake bape ideia txarra. Kontrol neurrixak eta oker jardun ezkero, zart!!

  3. Ene! bi ondorio atera ditzaket:

    1. Ez dira enteratu: beraz, herrian zer gertatzen den ez dira enteratzen beraien gainetik dauden agintariak eta hori oso gogorra da esatea.
    2. Boikoteatu dute ekintza: herritar talde batek deituriko ekintza paketsu eta atsegina boikoteatu dute.

    Bakoitzak petnsa dezala nahi duena.

  4. Seguraski betiko amargatuak kejau ingo zien Arrasate Opinan eta askok dakigu Mariak amargatu horiei kasu egiten dotziela zegatxik euren botantiak die ixa danak. Ta danok dakigu gure alkatesa maitagarriari ez jakola gustatzen bapez jai girua ( galdetu tabernari askoi sonografuengatxik) eta errebindikaziño politikuak ez dienak PNVn linea ofizialekuak ( Mozal Lege famatua).

  5. Ainubek bete betien asmatzen dau, eta hori okerrena da; ez die enteretan eta kasu geixau eitten dotsie ArrasateOpina kolonoen klubari herriko jendeari baino. Hauxe da errealitate gordina!

  6. Kepa, parkatu, ni ni naz, eta ez zer. Iritzidun pertsona, zu bezala. Errespetua eskatuko neutsuke. Ni behintzat ez naz juan inor mespresatzera, gertaera triste bat salatzera baizik. Ez badozu gustoko, pentsa ni be ez nautela gustora itxi bozgorailuek nire ahotsa isilduta, eta inor mespretxatu barik ein dot nire kexua. Beraz, zuri be gauza bera eskatzeko eskubidia badaukot: errespetua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen