Herritar baten kexa

2
1028

Beheko testua: herritar bat.

Sinesgaitza iruditzen zait urte batean barruko igerileku “klimatizatuen” uraren tenperatura 3 gradu jaistea, eta baliteke jaitsiera horietako azkena aste honetan egin izana, langileek komentatu digutenez, ez dute abisatzen, eta ez dute inon tenperatura jakinarazten, ordea, udako igerilekuetan goizez eta arratsaldez gaurkotzen zuten.

Ura izoztuta dago, haur txikiek uretatik erabat izoztuta ateratzen dira, eta gainera horren ondorioz katarroak dauzkate…

Uste dut abonatuok nahikoa ordaintzen dugula klimatizatutako igerileku batera joan eta hain hotz egoteko, ikastaroen kuotaz gain.

Benetan uste dut lotsagarria dela, espero dugu konponbide bat ematea.

Eskerrik asko

2 IRUZKIN

  1. Erabateko egia da, ura hotzago dago. Lotsagarria da, batzuok igerilekura osasun-arrazoiengatik joan behar dugu, eta hotzak gaudenez kaltegarria da.

    Ulergaitza zait inguruko herrietako igerilekuetan holako tenperatura jaitsierarik ez izatea, eta tenperatura onargarria izatea, eta herri honetan horrela egon behar izatea.

    Igerileku handia 25’5 gradutan, eta auskalo giro-tenperatura zenbatetan, erlojua ez dago martxan…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen