Herritar baten kexa

1
971

Testua: Ander Santiago.

Autobus geltokiaren Markesina, Makatzenako atzealdeko markesina, urbanoaren geltokian, hainbat urtez jarri barik egon da. Markesina jartzeko eskatzen zenean, geltokia kentzea pentsatua zutela erantzuten zuten… eta, azkenean, urteetan zain egon ondoren, jarri da, bai, baina alboetakorik gabe. Areago, auzoan bizi diren pertsona horiek (udalarekin harremana dutenak) bizilagunen ongizateaz arduratu izan balira, ez zuketen inoiz horrelako leku ireki batean markesina bat albokorik gabe ipintzen utziko, bertan dauden aire-korronte indartsuak direla. Elurrez eta haizez betetako egun hauetan ezinezkoa zen markesina horren azpian ez bustitzea.

Iruzkin 1

  1. Soilik erdialdean saiatzen dira gauzak ondo egiten, beste auzoak izorra daitezela, hala egiten dute arrasaten

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen