Argazkia: Arrasatear bat.
“Badirudi Hidalgobaso ez dela Arrasatekoa. Zuhaitz egunetan landaturiko zuhaitzak itota daude oteen artean. Udala nora begira dago?”.
“Lur hau duela 30 urte inguru Arrasateko Udalak papergintzako enpresa bati erosi zion”. Ondoren “sastrakak kendu ziren eta zuhaitz mordoa landatu ziren”.
Adibidez “duela 20 urte inguru, bi Zuhaitz Egun ezberdinetan, arbola ugari landatu ziren. Gerora, orain direla urte batzuk txukundu egin zen, baina orain otez beterik dago”.
“Basurdeak bertan ibiltzen dira, eurentzat gordelekua da, eta pertsonok ezin dugu erabili”. Herritar honek azpimarratu du “bertan ez dagoela zuhaitzak landatu beharrik, berez lurretik ateratzen baitira, bai haritzak, bai gaztainondoak,…”.
Alabaina, lur hauetan egun “otea eta sastrakak jaun eta jabe dira”. Atalaia honetatik, gainera, ikusgai dira “Aizkorri, Kurtzetxiki, Kurtzebarri, Muru, Anboto eta Udalatx (gure mendi eder zulatua)”. Hori dela eta, planteatu du “bertan eserleku batzuk egon behar liratekeela”.
Hori da, mendian sastraka eta basurderik ez, eserlekuak bai! En fin…
Ez dakit zergatik kexatzen den herritar hori, basurdeek berreskuratu badute baso hori oso berri ona da. Eta orain hogei urte egindako zuhaitz eguna baliabide xahuketa bat izan zen. Eserlekuak zertarako?
Sastrakaz beterik abandonatuta dago, nabari da ez zaretela inoiz han izan… lekuak merezi du garbi egotea Arrasatek duen harizti handiena baita, eta zaindu behar litzateke.
Ori da bai… Eserlekuak jarri eta gero taberna bat eskatuko dugu, bitartez kafetxo bat artzeko bistekin, ezta??? Mendia, mendia da eta ez kaleko Parke bat, eserleku eta gauzak jartzeko…
Ondo egongo litzake mendi zidor bat egitea bertara igotzeko eta beste bat bizikletentzako jeitsiera bat egitea.