Herritar baten kexa

2
3043

Erdiko kalean bizi gara, udaletxetik 100 metro eskasera. Covid-19 dela medio etxetik ari gara lanean eta neskak ere etxetik dabiltza klaseak hartzen… Alde zaharreko bizilagunok Adsl baino ez dugunez, ia ezinezkoa da lan egitea. Goizeko ordu txikitan jaiki behar izaten dugu, bestela lana ezinezkoa egiten zaigu.

Udaletxeko politiko denei zuzendutako oharra da hau: noizko fibra optikoa Erdiko Kalen…???Erdian bizitzeak abantailak dituela esan ohi da, baina guk gure esperientzian oinarrituta, bizitokia aukeratzeko aukera garbia berriro izanez gero, ez genuke berriro aukeratuko hemen bizitzea. Izan ere, ez daukagu aparkatzeko tokirik, OTA ere nola edo hala egin dute gure kasuan, fibra optikoa eta gas barik bizi gara…. zer atzerapen da hau..???

Udaletxekoek beti pelota telefonia konpainiari botatzen diote baina nik nire ordainsariak udaletxeari ordaintzen dizkiot…. Zer erantzun daukagu..?? BAPEZ… LOTSAGARRIA da goizeko ordu txikitan jaiki behar izatea lanak egiteko…

Testua: Aitor Kerexeta. Argazkia: Google Maps.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen