Herritar baten kexa

8
2614

Beheko testua: Guraso bat, “Arrasateko haur bat eta bera bezala zuzien zama jasotzen duten askoren izenean”.

Olentzero Maitea,

Arrasateko 7 urteko haur bat naiz, aurreko abenduaren 24an zu ikusteko irrikan irten nintzen etxetik. Ilusioz eta gogo handiz nengoen itxoiten zuk noiz pasatu nire ondotik eta bat-batean PUM, PUM eta beste horrelako gehiago etorri ziren.

Nire ilusioa eta gogoa bertan behera gelditu ziren. Gurasoei esan nien: “Etxera joan nahi dut, Olentzerorekin haserre nago, ez dut inoiz gehiago Olentzero ikusi nahi”.

Agian, zuretzat edo beste batzuentzat etxafleroak ez dira txarrak, baina jakin nik bezalako pertsona gehiago daudela herrian. Etxafleroak mina edo beldurra eragiten dieten pertsonak hemen gure artean bizi dira.

HITZ MAGIKO bat erakutsi nahi dizut: INKLUSIOA. Hitz honen baitan herriko pertsona guztiak zure presentziaz gozatu ahal izango dugu.

Badakit zein den hurrengo urterako nahi dudan oparia: ETXAFLERORIK GABEKO OLENTZERO KABALGATA. Guztion gozamenerako! Baina gehien bat nire bezalako haur guztientzat, ze guretzako da azken finean Olentzeroren ilusio eta magia!

8 IRUZKIN

  1. ezin ditugu seme alabak algodoi tartean hezi, etxaflearoak beldurra ematen badio heziketaren pausu bat da hori gainditzea. Niri txakurrek beldurra ematen didate eta ez dut eskatuko txakurrak debekatzea.

  2. Eta ez bakarrik umientzako eta txakurrentzako die kaltegarriak. Lo egin nahi dogunok be askotan itxartzen gare suziri horreikin. Niregatxik debekatu eingo nitxun.

  3. Gutxiago kritikatu Olentzero…zenbat urte doa muxutruk?hotza pasatzen,irainak jasotzen,zenbat aldiz bota dioten gauzak…
    Etxafleroen temak aspertu egiten du dagoeneko,eta nire semeari ez zaio gustazen,b
    otatzen dutenean lasaitzen saiatzen naiz
    Ze errazs den kritikatzea…en fin
    Gora Olentzero

  4. Benetan ulertzen dot… Ez dakit ume horrek autismoa duen, baña horrelako gauzak egunero zapuzten digute eguna daukogunei… Ni 22an kalera irten nintzen hordu erdi eta etxera bueltatu nintzen antsiedade atake batekin petardoekin 😑

  5. TEA guztiz ados zurekin. TEA duten haur eta heldu asko daude herri honetan. Eta ez da beldurra sentitzen dutena baizik eta MINA eta horrek eragiten dien guztia horri lotuta. Hau ez da alderdi politikoen arteko liskar bat. Baizik eta TEA duten pertsonen egunerokoak esagutarazteko modu bat. Ta Inklusioa eskatzeko modu bat. TEA duten pertsonak ere disfrutatu ditzaten jaietaz. Askok jasaten dugun errealidade krudel bat da, garapeneko sailtasun bat delako, soritzarrez. Gonbidatzen zaituztet TEAren inguruko irakurketa sakon bat egitera TEA duten haur eta Helduen errealidadera gerturatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen