Egun argitan Gabonetako argiak piztuta egotea gaitzetsi du arrasatear batek. Udalak argindarrean aurreztu behar duela adierazi du, nahiz eta argi apaingarriek LED teknologia darabilten.
Goiko bideoak igande eguerdiko 13:00etako Alde Zaharreko egoera erakusten du. Herritar asko, argi naturalaren ondorioz, ez dira ohartu Gabonetako argiak piztuta daudenik.