Testua eta argazkia: Herritar bat.
Kexa bat helarazi nahi nizueke. Ez da lehen aldia kotxeak aparkatzen dituztela Loramendi kaleko sarreran, Egazka tabernaren aurrean. Gaizki aparkatutako kotxe hauen erruz, atzetik datozen kotxeek bertatik pasatzeko arazoak dituzte, kamioiak ez dira pasatzen eta anbulantziak ere ez. Inork ezer egiten ez duela ikusirik kexa jartzea okurritu zait, bestela arazoak okerrera egingo duelako eta egunen batean ezbehar bat izango dugulako. Gune hori aparkamenduz beteta dagoela kontuan izanik, penagarria da horrelako jarrera izatea, 100 m oinez ez egiteagatik gaizki aparkatu eta gainontzekoak kaltetu. Hainbeste diru inbertitu TAO, peatonalizazio etab eta gero horrelako gauzak ikusi beharra penagarria da, isunak ere zerbaiterako daude.
Arrasateko auzo askotan gertatzen da hori. Ni aspertuta nago udalekoei deitzeaz, eta ez diezadatela kasurik ere egin eta ez daitezela bertatik pasa.