Gogaituta nago udalari kexak aurkezteaz herri-busen egoera dela. Beti erantzuten didate sentitzen dutela eta matxurak justifikatuz. Bere garaian esan nuen noizbait ezbehar bat gertatuko dela. Gaur, azaroaren 3an, 1 linea hartu dut 4:15ean Obenerrekan, Eroskirako noranzkoan. Herri-busak ez zuen frenorik, gidariak enpresari abisatua zion, eta jaso duen erantzun bakarra izan da frenoa fondoraino sakatu dezala, zerbitzuarekin jarrai dezala. Hau gehiegizkoa da, frenoa sakatzen zuen bakoitzean bidaiari guztiok aurrerantz gindoazen. Zer gehiago gertatu behar da enpresak eta udalak neurriak har ditzaten.