Herritar baten kexa

4
1973

Lehen eta hirugarren argakiak: Obenerrekako bizilaguna.

Obenerrekako bizilagun batek adierazi duenez, haur-parkeko arteetako bati, duela bi urte baino gehiago zenbait sustrai “moztu zizkioten”, zeren eta erroek “murrua apurtu zutelako”.

“Behin eta berriz eskatu ondoren, konpondu egin zuten”. Baina artea “hondatzen joan zen”, eta bere egoera ikusi ostean, “esan zuten berau mozteko arrazoirik ez zegoela, baina ez dakit zeri itxaroten ari diren, ezbehar bat gertatu arte?”.

Bizilagunen honen hitzetan, artea “penagarri” dago, “zabaldu” egin da eta goialdea “erori” da. “Guk leihoen parean daukagu eta bere egoera ikusten dugu”.

Adarrak gero eta okertuagoak daude, “inoiz ez da horrela egon”, eta “zeri itxaroten ari dira? Adarrak apurtu eta norbaiten gainera erortzeari?”.

Sasoi honetan ezkurrak erortzen ari zaizkio, eta zoru osoa “ezkurrez beteta” dago, eta zapaltzen direnez “zikin dago”. Urrak erortzean “autoak eta oinezkoak kolpatzen” dituzte.

Obenerrekako bizilagunak adierazi duenez, Musakolan hainbat zuhaitz moztu dituzte “arrazoi gutxiagogatik”. Era berean eskatu du Oberrekako edukiontzien inguruko “espaloia eta errepidea” konpontzeko. “Parkour asko” baina “auzoa penagarri daukate”.

4 IRUZKIN

  1. Bai-bai, bakarrik konpontzen dituzte erdialdeko gauzak, jendeak ikusten dituenak, Makatzenako bidezidorra ere penagarri dago.

  2. Orduan arazoa ezkurrak botatzen duelako da? Ezkurrak ematen badu horren gaizki ez da egongo artea.
    Egia esan eta esan zuhaitza kentzea gura dozula!.

    • Ez da ezkurrengatik, ondo irakurtzen duzu? Gaixo dago, lehortzen ari da eta adarrak okertzen ari dira, edozein egunetan ezbehar bat izango da, inoiz ez da baldintza horietan egon, sustraiak moztu zizkioten

  3. Artearen sustraiek guztiz altzatuta zeukaten parkearen solairua eta Udal langilleek sustraiak moztu eta lurra konpondu zutenetik Artea gaixo dago. Zuhaitza mozteko eskaera egin zen BAZ-ean baina erantzuna, zuhaitzak ez direla mozten izan zen. Arabako etorbideko zuhaitz guztiak moztu zituzten errepide/bidegorri berria egiteko…
    Udalak nahi duena egiten du, ez herritarrek eskatzen diotena.
    Parkour parkea egin dute Obenerrekan, Euskal herriko parkour parkeik onena, momentuz 20 bat istripu eta hezur hautsiekin, hori bai, anbulantziak bertaratzeko acceso bikainarekin….
    Obenerrekako umeen parkea, parkour parke gainean dagoena, egoera exkaxean dago eta zuhaitza gaixo….
    Erantzunik edukiko ahal du auzoak udalaren partetik?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen