Beheko testua: Arrasateko herritar bat.
Arrasatetik buelta bat ematea besterik ez dago bertako berdeguneek duten egoera tamalgarriaz ohartzeko.
Lorezainen 45. greba eguna den honetan, igertzen da inork ez dituela herriko lore eta jardinak zaintzen. Lore eta zuhaitz gehienak igertuta daude eta jardin guztiak siku.
Ezin da onartu, udalak subkontratatzen dituen langileak hain egoera prekarioan egotea. Ez naiz sartuko azken egunetan herrian egin diren ekintzen iritzia ematera, hain zuzen ere udal gobernu honek gu guztion arreta horra bideratu nahi duelako, benetako arazoa konpontzeko ezer egiten ez duen bitartean. Ez gaitezen tranpan jausi, eta exigitu diezaiogun gobernu honi beingoz arazoa konpontzeko.
Arrasatearrok merezi dugu eta gure herria txukun izatea eta lorezainek eskubide osoa dute baldintza duinetan lan egiteko.
Udalarena da ardura eta erantzunkizuna!
Guztiz ados
Oporretara joan aurretik iada gaizki zeuden jardin guztiak! Konpon dezatela arazoa!
Kaixo, zurekin ados nago… hemen beti bezala inork ez du kasurik egiten, ez udalak ezta lorategien enpresak ere… akordio bat egon dadila… Arrasatek bere jardinak berreskuratu behar ditu… mila esker.
Datuak falta dira artikuluan nire ustez. Datuak situazioa benetan nolakoa den erakusten dut. Agian prekarioa da, baina datuekin arrazoitzea komeni dela uste dut.
Nik artikuluan zerbait somatu dut faltan. Zergatik agertu dira garibain orain landatu diren arbolak erditik moztuta?Eta “Teta” deitzen diogun iturrian zergatik agertu ziren bertan landatutako landare guztiak apurtuta? Merezi al dugu gure zergekin ordaindutako gauzak horrela ikustea? Zergatik orain? Kasualitatea?
Ba nik ezdut ikusten datuak falta direnik…. kexa soil bat ikusten dut eta arrazoi duela uste. Herriko jardinak egoera kaskarrean daude!!
Hala ta guztiz datuak eskatuz gero hasi gaitezen eskatzen ea zenbat zuhaitz zahar bota dituen udal honek. Ekobulebarrean bakarrik 35 izan ziren eta orain sartu berri daueden lau zuhaitztxogatik izugarrizko zalaparta.
Langileen egoera prekarioa konpontzen jarri dezala enpeñua baloiak kanpora jaurti beharrean.
Lotsa gutxi Mariaren alderdikoek!
Ez naiz sartuko inskanbila honetan, bana herritar arrunt bezala ikusi dudan bakarra da urte guzti hauetan herriak aldaketa nabarmena eman duela garbiketan, lorategietan, etab. Orain, lorezaintzako langileek greba egiteko erabili duzuen aukera herriko zuhaitz eta landarak hiltzen uztea, ez dot konpartitzen. Greba egiteko eskubide dana daukatzue soldata duinak aldarriketzako. Baina greba egiteko moduak nire ustez ez diez izan egokiak.
Eta zein izango litzateke greba egiteko modu egokia?