Herritar baten kexa

0
841

Uribeko zubi honi XVI-XVII. mende inguruan konponketa batzuk egin zizkiotela azaldu izan du Arrasate Zientzia Elkarteak aurten, datu historikoetan oinarrituz.

2022 honetan zubia botatzeko asmoa egon da, baina besteak beste AZEren ekimenari esker, eraisketa saihestea lortu da.

Bere inguruan obrek jarraitu dute, eta zubiaren goiko zatiari zementua jarri diote. Horren harira, arrasatear batek adierazi digu harrien zubi txiki hau “itsusia ez zela, zementua gainean jarri dioten arte…”.

Pertsona ugarik, horien artean historialariak, ondasun historikoak bere horretan kontserbatzearen aldekoak dira, hau da, gehikuntza modernorik egin gabe.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen