Herritar baten kexa

6
1793

Testua: Patxi / Argazkia: herritar bat.

Unibertsitateko hainbat ikaslek, atzo 20:00etan tabernak itxi zituztenean, Ferreriasko terraza batzuetako mahaiak hartu zituzten, tokiz aldatu zituzten, eta zurrutean jarraitu zuten.

Beste batzuek, Erdialdeko supermerkatu batera joan ziren alkoholdun edariak erostera, parrandan jarraitzeko asmoz. Ertzaintza patruila bat urrundik igaro zenean, iraindu egin zuten. Parrandarako gogoa ez ezik, bronka montatzeko ere gogoa zeukaten.

Abenduaren erdialdean, baheketa orokorra egin zenean, beste herritarrek ez bezala, unibertsitariek ez zuten Ospitalera joan beharrik izan, baheketeko 20 langile inguru campusera joan behar izan zirelako PCRak egitera.

Ekimen horrek kostu ekonomiko handia izan zuen, eta badirudi unibertsitari hauek pribilejiatuak izan zirela. Mondragon Unibertsiteak zerbait egin beharko luke unibertsitari batzuen jokabide desegokiaren aurrean.

6 IRUZKIN

  1. Hauek dira 5 karrera, 7 hizkuntza, 4 master etabar dituztenak. Baloreak 0, errespetua 0, enpatia 0… Zorionak dugun gizarteari, hau da sortu dugun etorkizuna.

  2. Oso erraza da gazteak kritikatzea norberak gaztaro oparo eta zoragarria bizi izan duenean. Bitartean, txikiteroak ardoak kartoizko kafe-ontzietan eta ate itxien barruan edaten zituzten. Baina hori bai, noiz emanzipatu ahal izango gara gazteak, nahi duguna egin eta 15 eguneko berrogeialdia mantendu ahal izateko?
    Hezkuntza eta baloreak ez dira unibertsitatean irakasten, familian eta etxean baizik!

  3. Ez dut uste MUko matrikula ordaintzeko dirua daukanak emanzipatzeko arazorik izango duenik…
    Gazte pribilegiatuak dira horiek, guztion artean ordaintzen dugun “eliteko” ikastola handi batean denbora pasan dabiltzatenak

  4. Layon, kooperatibismoa zer da? Emeritoa Arrasatera ekartzea? españako ejerzitoarekin kolaboratzea? PNVko goi karguen hilobia izatea? Sergio Ramosekin batera espekulatzea? GARAIAko berrikuntza gunean pelotazo inmobiliarioa egitea?…
    Mesedez, azaldu zer den kooperatimismoa?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen