Herritar baten kexa

1
1536

Testua: Arrasatear bat.

Euskal Herrian gaudenez, nik beti lehenengo hitza, izan ilara batean zein telefono deian, euskeraz egiten dut. Askotan, gehiegitan, erdarara pasatu behar izaten naiz. Hori barneratuta daukat baina ez dudana inoiz onartuko da gaur gertatu modukoa. Denda bateko kutxakoari euskaraz egin eta berak harro-harro: “yo euskera cero patatero”. Oldartuta ari dira azkenaldiotan elebakarrak. Ez da erantzun barik gelditu, alajaina!

Iruzkin 1

  1. Ni euskalduna naiz, eta Euskaraz hitz egitea gustuko dut. Nik nire hizkuntzarekiko errespetua eskatzen dudan bezala, maite dudan hizkuntza, errespetua agertu behar diot beste hizkuntza batean mintzo den jendeari. Kexa ez zait zilegi iruditzen, nik euskaraz adierazteko eskubidea eskatzen dudan bezala, hiritar horrek gazteleraz hitz egiteko eskubidea du, guri gustatu edo ez, izan ere, gauza guztien gainetik hiritar bezala dugun askatasuna dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen