Testua: Jesus Markaide.
10 urte baino gehiago daramatzat salatzen Arrasateko anbulategi parean, 45 gradoko norabidean dauden aparkalekuen arriskua (nire ustez eta Udaltzaingoaren ustez, bitan kontsultatuta). Izan ere, aparkaleku horiek oso arriskutsuak dira erabiltzaileon zerbikalentzat, eta suposatzen dut bertako erabiltzaile gehienok adinekoen edo oso adinekoen kolektibokoak garela.
Arazoak konponbide ezberdinak ditu, eta errazena da aparkalekuetako marrak oraingoengatik 90 gradora marraztea. Horren kostua – sektoreko profesionalei kontsultatu diet – 1.000 euro baino gutxiagokoa litzateke.
Azkenaldian nire kexak WHATS APP bidez aurkeztu dizkiot Udalari ‘Kexak eta Iradokizunak’ delakoaren bitartez. Bertan azkenaldian kexu naiz, ez dietelako nire kexei kasurik egiten. Baina hara, HAU POZA!!! Lortu dut azkenik Hirigintza Sailak niri erantzutea, adieraziz “Zona horretan esku-hartze bati ekitean analizatuko da proposamena bideragarria den edo ez” … Horrek esan nahi du azken 10 urteetan Hirigintza Saileko inori ez zaiola bururatu zona horretara joatea eta begiratzea ea zuzen gauden edo ez bertan noizean behin aparkatzen dugunok eta Udaltzaingoa, parean bizi dena.
1978ko Konstituzioak eta Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko Legeak (zioen azalpena 3. zenbakia), baita 2015ekoak ere, finkatzen dute “Administrazioaren izaera instrumentala, herritarren interesen zerbitzura jarria”.