Herritar baten kexa

0
2081

Urriaren erdialdean hainbat egoiliar ezin izan ziren egoitzatik irten, Arrasateko positibo kopurua altuegia zelako.

Eraikinetik irten ahal izateko, eta kutsatuak ez izateko, gune hesitu bat prestatu zuten eurentzat, egoitza ondoan.

Arrasaten oraindik Covidaren eragina altuegia denez, egoiliarrek ezin dute bertatik irten, eta gune hesitua erabiltzen jarraitu behar dute.

Herritar batek adierazi digu gune hau “zabalagoa eta goxoagoa izan behar lukeela. Horretarako, zilegi da autobus paradaren zati bat ere guneak hartzea”.

Gehitu du hesi horiek “pipican-eko hesiak bezalakoak direla”. “Egoitzako egoiliarrek paseatzeko eta airea hartzeko leku duin bat merezi dute”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen