Herritar baten kexa

1
4647

Tabernetako langileek, legea betez, atzo gauerdiko 24:00etatik aurrera ezin izan zuten edaririk zerbitzatu, eta goizaldeko 01:00etarako taberna itxi behar izan zuten.

Argazkia: herritar bat.

Ordea, bitartean, atzo goizaldeko 00:45ean “txinatarren bazarrak alkohola saltzen ari ziren – arrasatear batek salatu duenez – herriko plazan bertan, inolako arazo barik”.

Enparantzan zeuden gazte batzuk “ez zeuden maskara erabiltzen ari, eta non zeuden udaltzainak? Lotsagarria da”. Herritarrak ondorioztatu du “zerbait huts egiten ari dela, ostalaritza ez”.

Iruzkin 1

  1. Udaltzainak lanean zeuden, atzo egon ziren mila boteloiaz aparte beste gauza batzuk gertazen direlako herrian.

    Baina hala ere, horra ere joan ziren udaltzainak, nahiz eta zuk ez ikusi.

    Beharbada galdetu beharko gara non dagoen gazte horien ardura eta errespetua, eta zer nolako baloreak eta ereduak jasotzen dituzten etxean.

Utzi erantzuna Herritar horri(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen