Argazkiak: Loren Gonzalez.
Aurreko larunbatean Arrasateko lau mendizalek Lezetxikiko sarrerako atea behartuta aurkitu zuten. Ateko giltzarrapoa indar handiz behartuta zegoen. Badirudi indusketa eremuan [beheko argazkian] ez zela apurketarik egin. Mendizale taldeak Arrasate Zientzia Elkarteari abisua eman dio, eta horrelako eremuak errespetatzera dei egiten du.
