Herritarraren arabera, gutxienez hiru pertsonarekin loteria partekatu zuen, baina hirurak sariez jabetu ziren. Epaitegiek, kasua aztertu ostean, ondorioztatu dute “delitu zantzurik ez dagoela”.
Herritarrak adierazi zuenez, 2013an “%10eko loteria-txartel bat” erosi zuen Arrasateko loteria-administrazio batean eta loteria-txartel hori “estankoaren jabeak” saldu zion.
Herritarrak gehitu zuenez, “loteriako bi dezimo erosi egin zituen beste bi pertsonarekin erdibana” eta “boletoaren atzealdean sinatu zuen, eta bien izen-abizenak idatzi zituen”.
Salaketa aurkezlearen arabera, pertsona salatuak, 2013ko abenduaren 22ko zozketaren harira, “sariaren berri izatean, pertsona batzuei esan zien berak ez zuela dezimorik erosia”, baina “handik egun batzuetara esan zuen loteria-txartel bat tokatua zitzaiola”.
Salatutako pertsona honek atestatuan adierazi zuen “berak loteria-txartela erosi zuela” eta saria banketxe batean “kobratu zuela 2013an”.
Salaketa aurkezlearen arabera, beste pertsona batekin ere “dezimo bat partekatu zuen, 400.000 eurorekin saritutako dezimoa” eta dezimoa partekatzean “dezimoa eskudirutan ordaindu ziola”, baita salaketa aurkezlearen izena “dezimoaren atzealdean idatzi zuela” ere.
Hala ere, beste pertsona horrek adierazi zuen “berak bi dezimo erosi zituela eta horietako dezimo bat laneko pertsona batekin elkartrukatu zuela”. Epaitegian berretsi zuen “berak ez zuela dezimorik partekatu salaketa aurkezlearekin”.
Salaketa aurkezleak ere adierazi zuenez, beste pertsona batek “60.000 eurorekin saritutako dezimoa bereganatu zuen, aprobetxatuz salaketaren aurkezleak ez zuela gogoratzen non utzia zuen saritutako dezimoa”.
Salaketaren arabera, beste pertsona horrek “esan zion berak ez zuela dezimorik gorde, eta gero adierazi zuen dezimoa ez zela Loteria Nazionalekoa, ONCEkoa baizik”.
Lekuko batek “dezimoetako bat sinatzen ikusi zuen, baina lekukoak ez zuen argitu zein zen dezimo horren zenbakia”.
Ikerketa judizialek ondorioztatu zuten aipatutako “dezimoetako batek ere ez zuela atzealdean izenik”. Horretan oinarrituta, 2020ko abenduan Bergarako Epaitegiak ikertzen ez jarraitzeko erabakia eman zuen, “delitu zantzurik ez dagoela” argudiatuta.
Erabaki horren aurrean, salaketa aurkeztutako pertsonak helegitea jarri zuen, baina Gipuzkoako Probintzia-Entzutegiak, kasua aztertu ondoren, oraintsu helegitea gaitzestea erabaki du.