Herritar batek salatu du errekako ura “espoliatzen” ari direla AHTko obrak

2
2142

Zisterna-kamioi eta furgoneta banak dihardute Garagartzan. “Asteak daramatzate horretan”. “Hau espolio bat da – adierazi du herritarrak – eta administrazioak jakin badaki, baina ezikusiarena egiten du”.

Beheko testua eta argazkiak: Herritar bat.

Hau espolio bat da, eta administrazioak jakin badaki, baina ezikusiarena egiten du. Jakin badaki zenbaitetan salatu dugulako azken egunetan.

Abiadura handiko trenaren obretako ibilgailuak ura ateratzen ari dira, isilpean eta ezer ordaindu barik, hormigoia egiteko.

Asteak daramatzate horrela. Zerbait ordaintzen ari dira trukean? Uste dut ezetz, obra honek ez baitu obra-baimena ordaindu, beste herritarrei exijitzen zaiena.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen