Herritar batek giltzak, mugikorra,… lapurtu dizkiotela salatu du

0
1194

Lapurreta atzo 11:00 aldera izan zen, antza Arrasateko supermerkatu batean, eta ikerketa martxan dago.

Adineko emakume batek lapurreta bat jasan zuen atzo, atzo bertan komisaldegian salatu zuenez. Goizeko 11:00 aldera norbaitek poltsa ostu zion, Ertzaintzak adierazi duenez.

Poltsaren barruan dokumentazioa, telefono mugikorra, giltzak,… zeramatzan eta badirudi Zerrajerako supermerkatu batean gertatu zela.

Adineko lagun hau, kutxan erosketak jasotzen ari zela, eta bere poltsa une batez alboan utzia zuenean, norbait bere ondoan jarri zen eta ezustean poltsa lapurtu zion. Ertzaintzak adierazi du ikerketa martxan dagoela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen