Aurten, Arrasateko liburutegiak, bertako idazleak, Km0-koak, ezagutzeko aukera luzatu du. Publikoak bere herriko idazleak ezagutu ditu, artearen magiaz gozatzen duen bitartean. Bost sortzaileen idatziak irudi bihurtu ditu zuzenean Jokin Mitxelena ilustratzaile ezagunak.
Horrelako ekitaldiak idazle ezagunekin egin ohi dira, baina Arrasateko liburutegiak herriko sortzaileak ezagutarazi nahi izan ditu beraien lana erakutsiz. Sinatutako liburuak erosteko aukera ere izang da bertan.
Literatura eta ilustrazioa uztartzen dituen jarduera da, aukera ematen duena herriko sortzaileen lana ezagutzeko, oso modu erakargarrian. Arrasateko 5 idazlek beren lanak partekatu dituzte publikoarekin, beraiek idatzitako lanen pasarte bat bozgoran irakurriz. Bitartean, Jokin Mitxelena ilustratzaileak hitzak irudi bihurtu ditu, aretoan bertan, zuzen-zuzenean. Idazle gonbidatuak izan dira Marian Porcel, Iker Barandiaran, Maria Oses, Arantza Otaduy eta Eneko Barberena, eta aurkezle lanak Judit Ruiz de Munainek egin ditu.








