Pertika-jauzian Malen Ruiz de Azuak eta Istar Dapenak parte hartu dute, luzera-jauzian Iñigo Uribarrenek, Mikel Agirrek eta Maider Barañanok, eta lasterketetan Eneritz Kortabarria eta Itxaso Plaza.
Urtarrilaren 9an Anoetako pista estalian minima lortzeko probak burutu ziren. Partaideen artean zazpi arrasatear izan ziren. Pertika-jauzian Malen Ruiz de Azuak 4,40 metroko marka lortu zuen, Istar Dapenak berriz, 5,10 metrokoa.
Luzera jauzian Iñigo Uribarrenek, Mikel Agirrek eta Maider Barañanok parte hartu zuten. Uribarrenek 6, 95 metroko marka lortu zuen, Agirrek 6,25 metrokoa, eta Barañanoren jauzi onena 3,11 metrokoa izan zen.
Bi arrasatear lasterketetan aritu ziren, Eneritz Kortabarria 200 metroko lasterketan, 29,96 segundoko denbora eginez, eta Itxaso Plaza 1000 metroko lasterketan 3,40 segundoko denbora lortuz.