Herriko plazak kantuz preso politikoen etxeratzea eskatu du: ‘564’

Arrasateko Sarek antolaturik, eta Euskal Herriko beste txoko askotan bezala, Hertzainak taldearen '564' kantua abestu da bertan ere.

0
1246

Ttakuneko txalapartariekin batera, Ines Osinaga, Asier Sala, Sertx eta Liernik gidaturik, herritarrek elkarrekin abestu dute, tartean, herriko musikari anitz.

Ekitaldiak euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzea exijitu du, eta azken partean brindisa egin da euren guztien etxeratzearen alde. Bilkuran ere izan dira Josu Arkauz eta Unai Parot presoen hainbat senide.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen